Guraso Elkarteak goiztiarrentzako zerbitzua eskeintzen du. Honi esker, ikasleak klaseak hasi aurretik eskolaratu ahal dira. 08:30etatik 09:30etara ikasleak begiraleekin daude.
Goiztiar kopuru eta haien adinaren arabera, zenbat begirale diren beharrezko ezartzen da.
Beraz, prezioa finkatzeko ezinbestekoa da hilabetea amaitu aurretik zenbat goiztiar izango ditugun jakitea.
Goiztiar iraunkorrentzako kuota 20-25 € ingurukoa da.
Noizbehinkako goiztiarrek 4 €/egunean ordaindu beharko dute.
Zerbitzu hau, jarraian zein noizbehinka erabili nahi baduzu, gure web gunean, izena eman dezakezu. Honetarako, “erregistro mota” eremuan “Alta” aukeratu behar duzu.
Aldaketaren bat egin edo zerbitzua utzi nahi izanez gero, “Aldaketa” ala “Baja”, hurrenez hurren, sakatu.